Nabeak mantendu eta berritzea

Urte honen hondarrean amaituta egongo dira CTVren jabetzako eta errentan hartutako higiezinetako atetzarrak eta karga-kaiak berritzeko lanak, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarriko du, eragin zuzena izango baitu pertsonen segurtasuna eta nabeen energia-eraginkortasuna bermatzeko. 435.000 euro inbertitu dira lan horietan.

Beste jarduera batzuk ere burutu izan dira higiezin horietan, besteak beste: sabai-leihoak aldatzea nabeen barruan argi naturala hobeto hartzeko, argiak LED lanparetara aldatzea, eta suteen aurkako detekzio-sistemak hobetzea.

2. Fasea Iparra eta 2. Fasea Hegoa jabekideen erkidegoek hobekuntza-jarduera batzuk erabaki izan dituzte eta horretan ari dira. Besteak beste, hauetan:

  • Kamioiak bide publikoan ez aparkatzeko kontrol eta seinaleztapen neurriak.
    Teilatuan instalazio fotovoltaikoa jartzea, argiteria publikoaren kontsumoa konpentsatzeko.
  • Bide-zorua hobetzea eta berritzea hainbat kaletan.
  • Suteen aurkako ur-fluxuak monitorizatzea, gorabeheraren bat izanez gero arreta eraginkorragoa emateko.


Otsailean, berriz, 1. Faseko Jabekideen Erkidegoaren Batzarra egingo da, eta bideak berritzeko plana burutzea proposatuko da bertan, beste jarduera batzuen artean.

Scroll to Top