CTVk Vitoria-Gasteiz Mobility Lab-ek sustatutako bi egitasmotan hartzen du parte logistika-jarduerari eta mugikortasun jasangarriari buruzko datu-espazioak sortzeko.
Datuetarako Europako Estrategiaren gidalerroei jarraitzen dieten proiektu horiek Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzak finantzatzen ditu, 2,8 milioi euroko aurrekontuarekin, eta operadoreen, ikerlarien eta azpiegitura-hornitzaileen artean datuak partekatuz lehiakortasuna sustatzeko helburua dute.
Egitasmo horiei esker, mugikortasun jasangarriari lotutako enpresek balioa atera ahalko diote beren datuei eta beste eragile batzuk partekatutako datuetarako sarbidea izango dute, erabaki operatiboak hartzea eta berrikuntza erraztuz horrela.
Bereziki, informazio hori isurpen baxuko guneetan merkantzien banaketa-eragiketak optimizatzeko erabiltzea espero da.
PROIEKTUEN AURKEZPENA
Proiektuak interesa duten enpresei zabaldutako bileretan aurkeztuko dira. Enpresa horiek CTVrengana (logistica@ctvitoria.com) zuzendu ahalko dira beren interesa berresteko.
