Lege oharra

CTV-CENTRO DE TRANSPORTE DE VITORIA SAk, webgune honen titularra denak Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezarritakoari jarraituz, honako lege-ohar hau sortu du.

Webgune honetako arakatzea Lege-ohar honetan jasotzen diren baldintzei lotuta egongo da, zeinak aldiro eta aurrez abisatu gabe eguneratu ahalko baitira.

Webgunean arakatzeak esan nahi du erabiltzaileak osorik ulertzen eta berariaz onartzen dituela aipatu baldintza horiek.

CTVk beretzat gordetzen du webgunean agertzen den edozein motako informazioa aldatzeko eskubidea, aurrez jakinarazi beharrik gabe edo erabiltzaileei betebehar horien berri eman beharrik gabe, nahikoa izango delarik aldaketa CTVren webgunean argitaratuta.

Informazio orokorra

  • Sozietatearen izena: CTV. CENTRO DE TRANSPORTE DE VITORIA SA
  • Egoitza soziala: CENTRO DE SERVICIOS DE TRANSPORTE JUNDIZ S.A.
  • IFZ: A01056084
  • Helbide elektronikoa: contacto@ctvitoria.com

Web-orria eguneratzea eta aldatzea

CTVk beretzat gordetzen du bai bere webgunean jasotzen den informazioa, bai horren konfigurazioa eta aurkezpena aurrez abisatu beharrik gabe aldatzeko edo kentzeko eskubidea, ez duelarik horregatik inolako erantzukizunik hartuko bere gain.

Pribatutasuna eta datuen tratamendua

Eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko datu pertsonalak eman behar direnean, erabiltzaileek datu horien egiazkotasuna, zehaztasuna, egiazkotasuna eta indarraldia bermatuko dituzte. Datu horien izaeraren edo xedearen arabera dagokion tratamendu automatizatua emango die enpresak, Pribatutasun-politika atalean adierazitako baldintzetan.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.) eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodea jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu CTVren alde.

Beraz, berariaz debekatuta dago horiek osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean jakinaraztea, CTVk berariaz eta idazki bidez emandako baimenik gabe.

Era berean, debekatuta dago «copyright»a, babes-gailu teknikoak edo edukietan egon daitekeen edozein informazio-mekanismo ezabatzea, saihestea eta/edo manipulatzea. Webgune honetako erabiltzaileak aipatutako eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiei kalte egin diezaiekeen edozein jarduketa saihesteko konpromisoa hartzen du. Nolanahi ere, enpresak beretzat gordetzen ditu bere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide legitimoak defendatzeko dagozkion legezko bitarteko edo ekintza guztiak.

Webgunearen edukia eta estekak

CTVk ez du bere gain hartuko erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dagoen edozein lege-xedapen urratzeagatik sor daitezkeen kalte edo galeren gaineko erantzukizunik.

Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik hartzen webgune honetatik esteken edo bilatzaileen bidez sar daitekeen hirugarrenen webguneetan jasotzen den informazioaren gainean.

Datuen babesa

Zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileak izaera pertsonaleko datu batzuk eman beharra dauzka aldez aurretik. Enpresak automatikoki tratatuko ditu datu horiek, eta dagozkion segurtasun-neurriak aplikatuko ditu, DBEO, DBEDBLO eta IGZL betez. Erabiltzailea sar daiteke datu pertsonalen tratamenduan jarraitzen den politikara, bai eta aldez aurretik ezarritako helburuetara ere, Pribatutasun-politikan zehaztutako baldintzetan.

Ezinbesteko kausa

Zerbitzua ezin bada eman, enpresa ez da erantzule izango, baldin eta zerbitzu hori hornidura elektrikoaren etenaldi luzeen, telekomunikazio-lineen, gizarte-gatazken, greben, matxinaden, leherketen, uholdeen, Gobernuaren egintzen eta ez-egiteen, eta, oro har, ezinbesteko edo ustekabeko kasu guztien ondorio bada.

Alderdi teknikoei buruzko azalpenak

CTVk ez du bere gain hartzen Interneteko sarera konektatzean sortzen diren arazo teknikoetatik edo ekipo informatikoetako akatsetatik erator daitekeen erantzukizunik, ez eta CTVren kontroletik kanpo legez kontrako esku-sartzeen bidez hirugarrenek eragin ditzaketen kalteengatik ere.

Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik izango erabiltzaileari ematen diogun informazioan hutsen, akatsen edo omisioen ondorioz sor dakizkiokeen kalteen edo galeren aurrean, gurekin zerikusirik ez duten iturrietatik datozenean.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Erabilpenerako Baldintza Orokor hauek eta Webgunearen erabilpena Espainiako legeriak arautuko dituzte. Edozein tirabira ebazteko, alderdiak webguneko arduradunaren helbide sozialeko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.

Erabilpenerako Baldintza Orokor hauetako edozein hizpaketa galdaezina edo deuseza bada aplikatu beharreko legeriaren arabera edo ebazpen judizial edo administratibo baten ondorioz, galdaezintasun edo deuseztasun horrek ez du eragingo Erabilpenerako Baldintza Orokor hauek, oro har, galdaezinak edo baliogabeak izango direnik. Halakoetan, enpresak aldatu edo ordeztu egingo du hizpaketa hori, baliozkoa eta galdagarria den eta, ahal den neurrian, jatorrizko hizpaketan adierazitako helburua eta uzia lortzen dituen beste batekin.

Scroll to Top