Urte honen hondarrean amaituta egongo dira CTVren jabetzako eta errentan hartutako higiezinetako atetzarrak eta karga-kaiak berritzeko lanak, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarriko du, eragin zuzena izango baitu pertsonen segurtasuna eta nabeen energia-eraginkortasuna bermatzeko. 435.000 euro inbertitu dira lan horietan.

Beste jarduera batzuk ere burutu izan dira higiezin horietan, besteak beste: sabai-leihoak aldatzea nabeen barruan argi naturala hobeto hartzeko, argiak LED lanparetara aldatzea, eta suteen aurkako detekzio-sistemak hobetzea.
2. Fasea Iparra eta 2. Fasea Hegoa jabekideen erkidegoek hobekuntza-jarduera batzuk erabaki izan dituzte eta horretan ari dira. Besteak beste, hauetan:
- Kamioiak bide publikoan ez aparkatzeko kontrol eta seinaleztapen neurriak.
Teilatuan instalazio fotovoltaikoa jartzea, argiteria publikoaren kontsumoa konpentsatzeko. - Bide-zorua hobetzea eta berritzea hainbat kaletan.
- Suteen aurkako ur-fluxuak monitorizatzea, gorabeheraren bat izanez gero arreta eraginkorragoa emateko.
Otsailean, berriz, 1. Faseko Jabekideen Erkidegoaren Batzarra egingo da, eta bideak berritzeko plana burutzea proposatuko da bertan, beste jarduera batzuen artean.