Turismoentzako kargagune elektriko berriak

CTVk zerbitzu berriak ezarri ditu 2024an bezeroentzat, eta turismoentzako kargaguneak ezartzearen aldeko apustu irmoa egin du.

Uztailean TESLAren 12 superkargagailuren hub-a jarri zen martxan, eta karga azkar bat edo “bideko” karga bat bilatzen duten turismo elektrikoek etengabe ari dira erabiltzen.

Horrekin batera, abiadura mantsoko kargaguneak ere jarri dira, horietako bi langileek berek erabiltzeko nabe batean, eta beste bi CTVren Negozio Zentroaren aparkalekuan, jendeak erabiltzeko. Batak zein besteak IBERDROLAren kudeaketa-sistemaren bidez funtzionatzen dute.

Scroll to Top